Abian da Ni Naiz Naizena websail dokumentala. Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortutakoa.

Izaskun Arandiak zuzendu du web saila, eta Izar Filmsek ekoiztu. 10 minutuko 10 atalez osatuta dago eta proiekturako bereziki sortu den webgune ikusi ahal izango da: Trans.eus. 10 trans pertsonen esperientziak ezagutuko ditugu websail honetan, eta lehen bi atalak argitaratuta daude, Aitzole Araneta eta Victor Viruta dira protagonistak. Datozen asteetan, 10 atal osatu arte jarraituko dute atalek hemen agertzen. Jarrai gaitzazue Twitterren estreinaldi txiki bakoirzaren berri izateko.

Atal bakoitza Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek gure protagonistei egindako argazkiz, azken 2 urtetan egindako elkarrizketaz eta artxibozko irudiez osatuta dago.