Bideo horiek aditzera ematen dute Gipuzkoan bizi diren LBTI+ emakume migratuek zailtasunak dituztela enplegua lortzeko, diskriminazio esperientziak ikusarazteko eta gure lurraldean aukera berdintasuna, bizikidetza eta gizarte kohesioa sustatzeko.
Bideo hauek Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Donostiako Udalari esker ekoitzi ahal izan dira

Fernanda Falcão
Trans aktibista brasildarra, erizain laguntzaile gisa lan egiten duena eta bere herrialdetik erbesteratua. Gorroto-arrazoiengatik asiloa eskatu zuen emakume gisa izandako esperientzia pertsonaletik, lana lortzeko aurkitu zituen zailtasunak kontatzen ditu.

Marcia Eugenia Santiago
Estetikaren gremioan lan egiten duen emakume trans brasildarra. Bere testigantza pertsonaletik ere lana bilatzean jasan zituen diskriminazioak kontatzen ditu.

Paloma Nascimento Da Silva
Bere herrialdetik erbesteratu behar izan zuen aktibista trans brasildarra, jasaten zuen jazarpenaren ondorioz, eta gure herrian lan munduan sartzeko esperientzia ez zen erraza izan.
