Victor naiz. Abeslari, aktore, diziplina anitzeko artista, vedette eta trans ez-bitar aktibista naiz. Nire abestiak gai sozial eta zapalkuntza-ardatzei buruzkoak dira, feminismoa, harreman afektibo osasuntsuak eta LGTBIQ+ testuingurua ardatz hartuta.

“Pasión Mutante” nire lehen diskaren ondoren, 2019an, S.T.A.R (Street Transvestite Action Revolutionaries) argitaratu zen, Sylvia Rivera eta Marsha P. Johnsoni egindako omenaldi sentitua. Abesti hau, nire autoretzako beste batzuekin batera, “La Pasión de Marsha” izeneko musikal asmo handiko baten parte da, Madrilgo Voces LGTB abesbatzarekin batera. 2020an, Miguel Parrak zuzendutako “(A) Normal” trans gairi buruzko film laburreko protagonista izan nintzen. Gaur egun banaketa fasean dago filma. Nire zaletasunak zarzuela, berbena eta bidaiatzea dira.