Aitzole naiz. Sexologoa eta berdintasun-teknikaria naiz. Aktore gisa eta kultura- eta partaidetza-kudeaketan ere lan egindakoa naiz. Aditu gisa, Estatuko Transexualitatearen Lege Integral Berriari buruzko Lan mahaian nenbilen. Aktibista gisa, hainbat mugimendu sozial eta kolektibotan egondakoa naiz eta, 8 urtez, Osasunaren Mundu Erakundeak transexualitate-baldintzei buruzko gaixotasunen katalogoa berrikusteko prozesuan kontsultatu duen lantalde bateko kide izan naiz.

2019an Donostiako alkate izateko hautagaia izan nintzen, eta Espainiako Estatuan hiriburu baterako trans esperientzia izan duen lehen alkategaia gainera. 4 urtez egon naiz Donostiako udaletxean talde politiko baten bozeramaile gisa.