Gehitun orain arte bolutario moduan ibili den gazte talde batek Trans – Ez bitar batzordea osatzea erabaki du.

Oraintxe 20 eta 30 urte bitarteko 20 bat pertsonez osatuta dagoen talde hau Gehitun biltzen da periodikoki esperientziak, informazioa eta bizipenak partekatzeko eta parte hartzen duten eta taldera hurbiltzen diren trans pertsonei laguntza eskaintzeko asmoz.

Trans errealitateekin lotutako jarduerak antolatzeaz eta transfobiaren eta intolerantziaren aurkako diskriminazioa salatzeaz arduratzen dira. Trans errealitateak eta errealitate ez bitarrak ezagutaratu nahi dute, eta gizarte-eragile desberdinei disidentzia sexualaren eta generoaren inguruko informazioa eta tresnak eman nahi dizkiegu,

Transfobia eta/edo LGTBQIA+fobiak bere testuinguru desberdinetan duen eragina eta honek trans pertsonengan legitimatutako zispassing-a deseraikitzen lan egiten dute. Erreferente positiboak ikusaraztea eta sustatzea, dagoen sexu-genero eredua aztertuz eta eredu horrek eguneroko praktika eta esku-hartzeetan nola eragiten duen aztertuz.

Honako puntu hauetan oinarritutako arreta ere eskaini nahi diete laguntza edo aholku eske gerturatzen diren pertsonei:

  • Pertsona guztien identitatearen eta genero-adierazpenaren garapen askea bermatzea.
  • Trantsizio-prozesuan laguntzea (Zer urrats egin behar diren, hormonak, kirurgia estetikoko klinikak…), bai eta genero-identitatea eta/edo binarismoa zalantzan jartzen edo hausnartzen ari den edonori laguntzea ere.
  • Trans pertsonen eta/edo bitarrak ez diren pertsonen senideei zalantzak argitzea, informazioa eta laguntza ematea, bai eta zer ibilbide jarraitu edo zer baliabide izan daitezkeen argitzea ere.

Talde honetako kide izatea interesatzen bazaizu edo proposamen, jarduera edo ekintzarik baduzu, info@gehitu.org helbidera idatzi dezazu.

Informazio eguneratua Gehitu webgunearen ATAL HONETAN kontsultatu dezakezu