LGTB ILGA-Europek genero autodeterminazioa onartzen duten herrialdeen zerrendan Europar Batasuneko sei herrialde baino ez ditu sartzen: Danimarka, Irlanda, Malta, Belgika, Portugal eta Luxenburgo. Baina Mar Cambrollék, Trans Plataforma Federazioko presidenteak salatu du herrialde hauek ez dutela autodeterminazio printzipioa betetzen: “Egia da lege horiek ez dutela patologizatzen, baina ez dute autodeterminazioaren printzipioa betetzen, hori edozein baldintzaren antagonikoa baita”. 

Gehiago irakurri … Berria