Fergie naiz. Giza eskubideen defendatzailea eta nire kolektiboko aktibista naiz. Nire herrialdean GKE batean lan egin nuen, beste neska trans batzuentzako laguntza eta formakuntza eskainiz. Nire lana maite nuen, baina segurtasun faltagatik, 2018ko apirilaren 12an norabide berria hartzea erabaki nuen, pertsona aske izateko eta bakean beldurrik gabe bizitzeko, eta Euskal Herrira etorri nintzen.

Asko gustatzen zait pertsona mota guztiei laguntzea, baina nire lehentasuna nire kolektiboa da, diskriminatuak, bortxatuak eta erailak baikara. Gorroto ditut bidegabekeriak, eta espero dut egunen batean berdintasuna egotea normatiboki normala den gizarte honetan!