• Garena Gara – LBT emakumeen eta pertsona Ez Binarren komiki transozeanikoak

Komiki hau Espainian hala nola Erdialdeko Amerikan sexualitate anitzeko emakumeek eta pertsona ez bitarrek beraien eguneroko bizitzan jasaten dituzten egoerak ikusarazi nahi ditu.

Helburu horretarako 8 egile bildu ditugu. Bakoitzak berea den edo testigantza batean jaso duen istorio erreal bat ilustratzen du. Istorio bakoitzak Erdialdeko Amerikako hainbat herrialdetan – hala nola Mexiko, Guatemala edo El Salvador – emakume lesbiana, bisexuala, trans edo pertsona ez bitarra izateak egunerokotasunean nola eragiten duen ulertzen laguntzen digu.

¡Ilustrate, ilustraLES! programan egileei egin dizkiegun elkarrizketak entzun ditzakezu www.inoutradio.com webgunean.

  • Beste aldetik- hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian

Komikian emakumezko 8 egile gonbidatu ditugu bizi-historia bat –propioa edo testigantza baten bidez kontatutakoa– irudiztatu dezaten, Erdialdeko Amerikako zenbait herrialdetan –hala nola Hondurasen, Nikaraguan, Guatemalan eta Salvadorren, baita gure hurbileneko ingurunean ere– trans emakume bat izatearen egunerokotasuna zer den jakiten laguntzeko.

Dibertsitate afektibo-sexualarekiko eta genero-identitatearekiko errespetua sustatzea da komiki honen helburu nagusia. Trans emakumeen bizi-historiak ikuspegi feminista eta positibo batekin biltzen dituen komiki honen bidez ezjakintasunaren ondorioz finkatutako estereotipoak eraitsi nahi ditugu, gizartearen gehiengoak emakume horiekiko pertzepzio negatiboa eta mespretxuzkoa izatea eragiten duten estereotipoak, hain zuzen ere. Erdialdeko Amerikan zein Espainian trans emakumeek aurre egin beharreko eguneroko egoerak ezagutzera eman nahi ditugu, eta oraindik ere gure gizartean indarrean dauden ezjakintasun eta beldurrak horren bidez gainditu.

¡Ilustrate, ilustraLES! programan egileei egin dizkiegun elkarrizketak entzun ditzakezu www.inoutradio.com webgunean.