“NORTASUN KONFINATUAK: Feminismoaren, trans eta intersex aktibismoen eta queer teoriaren arteko gatazka eraikitzea”.
https://ehutb.ehu.es/video/5fce850af82b2b18148b463b
Pasahitza: KLZYOPH
PARTE HARTZAILEAK
Lola Robles (Madril). Filologia Hispanikoan lizentziaduna, idazlea eta ekintzaile feminista, bakezalea eta LGTBQI. Madrilgo Emakumeen Liburutegiaren sortzaileetako bat izan zen. Marisa Mediavillarekin batera, eta ordainsaririk jaso gabe lan egin zuen bertan 1986tik 2002ra. 2005etik 2012ra Madrilgo Mujeres de Negro contra la guerra taldean parte hartu zuen. Beltzez Jantzitako Emakumeen Nazioarteko Sareko kide izaten jarraitzen du. Zientzia fikziozko kontakizunak eta eleberriak idatzi eta argitaratu ditu. Ikerketa literarioaren arloan, Espainiako egile ez-errealistetan, feminismoetan eta queer teorian espezializatu da. Halaber, zientzia fikziozko eta fantasiako literaturan transexualitateak eta trangenerismoak duten presentzia ere aztertu du.
Marina Echeberria Sáenz (Donostia). Merkataritza zuzenbideko katedraduna. Trans aktibista. LGTBI lege autonomikok idazten lagundu izan du, eta Erregistroan pertsonen sexuari buruzko aipamena zuzentzeko 3/2007 Legea onartzea lortu zuen lantaldean aditu gisa aritu zen. Identitatearen arloko foro nazional eta nazioarteko ugaritan parte hartu ohi du. Valladolideko Unibertsitateko ikasketa Europarren Institutuko Lehiaren Zuzenbideko Sare Akademikoko kide da, eta gaur egun, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko Departamentuaren zuzendaria da.
Mer Gómez (Bilbo). Kazetaritza graduduna. Ikertzailea, idazlea eta pertsona intersex ikusgarritasunaren aldeko aktibista da. Euskal Herriko Unibertsitateko ikasketa feministetako doktorego programako ikaste gisa, intersexualitateei buruzko doktorego tesia garatu du. 2016an, Bake, Gatazka eta Garapenaren Nazioarteko Ikasketetan espezializatu zen Castellóko Jaume I.a Unibertsitatean. Bestak beste, Pikara Magazine Euskal Aldizkaria feministarekin kolaboratzen du. Gainera, hainbat proiektu eszeniko sortu eta antzeztu ditu. Gómezen interesak, nola aktibismoarekin lotuak hala ikerketaren alorrekoak, intersexualitateak, ikuspegi feminista intersekzionalaketa queer teoria dira.
MODERATZAILEA:
Maggy Barrére Unzueta. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren Klinika Juridikoaren zuzendaria (UPV/EHU)
ANTOLATZAILEA
Óscar Arroyuelo Suárez. Zuzenbide Fakultateko Justizia Sozialaren Klinika Juridikoaren (UPV/EHU) zuzendaritza Kontseiluko Kidea.
Informazio gehiago:
Lola Roblesek idatzitako artikulua: “Identidades confinadas: la construcción de un conflicto entre feminismo, activismo trans y teoría queer”
Mer Gómezek idatzitako artikulua: “Intersexualidades: entender los cuerpos más allá de los patrones sociales binarios”