Mary naiz. Guatemalan jaio nintzen eta nire jaioterrian ez nuen sekula esan emakume trans bat naizenik. Honek gatazka pertsonala eta ezinegona sortarazi zidan eta aukera izan nuenean Europara etorri nintzen.
Euskal Herrian hasi nuen hormonen tratamendua eta sexua berresleitzeko ebakuntzaren esperientzia gogor batetik pasa naiz. Euskara pixka bat ikasi dut eta oso pozik bizi naiz hemen.