Web orri hau Gehitu eta Mugen Gainetik erakundeen lankidetzatik sortu da; bi GKE horiek hainbat alderdi lantzen dituzte, adibidez LGTBI pertsonen berdintasun efektiboa eta garapenerako lankidetza, eta Gizarte Eraldaketarako Hezkuntza, eta Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatutako “Creados espacios de coordinación entre organizaciones centroamericanas y vascas que trabajan por la defensa de los derechos del colectivo LGTBI+. Fase II” proiektuaren barruan dago.  Proiektu horren helburua da transek Latinoamerikan nahiz Estatu espainiarrean bizi izaten dituzten eguneroko egoerak ikusaraztea.