Victor naiz. Batxilergoko ikaslea naiz Arte modalitatean eta laster goi mailako ilustrazio gradu batean ikasketak hasiko ditut. Marrazki tradizionala eta digitala maite ditut, batez ere erretratuak, eta giza anatomia, oro har, marraztea gustoko dut.

Askatasuna, lasaitasuna eta itxaropena zer diren jakin dut Euskal Herrian. Hemen ni izan naiteke. NAIZEN elkartea ezagutu nuen eta laguntza eta aholkularitza eskaini zidaten. Orain esan dezaket badakidala nor naizen, ez nagoela gorputz oker batean, horrela jaio nintzela, horrelakoa nintzela, horrelakoa naizela eta horrelaxe hilko naizela, Victor bezala. Trans bizitzak defendatuko ditut hil arte.