Mugen Gainetik garapenerako GKE bat da, eta herriek jasaten dituzten egoera bidegabeen bozgorailu izatea du helburu. Horretarako, pertsonak sistemaren bihotzean kokatu nahi ditu diskriminaziorik ezaren, ahalduntzearen eta genero-berdintasunaren printzipioetan oinarrituta, eta, ildo horretan, garapenerako proiektuak eta prozesuak inplementatzen ditu, pertsonen eskubideak bermatuko dituzten politika publikoak eskatzen ditu, eta pertsonen alde egin ordez merkatuak babesten dituzten politikei aurre egiten die.
Gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren bidez, balioetan oinarritutako, elkartasunerako, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako, kulturartekotasunerako, tolerantziarako, bakerako eta giza eskubideen babeserako hezkuntza bultzatzen dugu.
25 urte baino gehiago daramatza Erdialdeko Amerikan giza eskubideen alde lanean, eta gizarte bidezkoagoa eta berdintasunezkoagoa lortzen laguntzen die bertako erakundeei. Testuinguru horretan, duela hainbat urte LGTBI+ kolektiboaren eskubideak defendatzen dituzten erakundeekin lanean hasi ginen.