Gehitu – Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Elkartea, ehunka lagunez osatuta dagoen GKE bat da, eta lagun horiek gai, lesbiana, bisexual eta transexualentzako duintasunerako, berdintasunerako eta sexu-afektibitatearen eta genero-identitatearen garapen askerako funtsezko eskubideen erabateko aitortza lortzeko eta sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen arrazoiengatik lege- eta gizarte-diskriminazio oro amaitzeko helburuak elkartzen ditu.

Irabazi-asmorik gabeko elkarte bat da, independentea, askotarikoa eta demokratikoa, legalki inskribatuta dagoena, eta erakunde publikoekin eta beste GKE batzuekin dihardu lankidetzan, eta bere bazkideen kuoten eta jasotzen dituen diru-laguntza publikoen bitartez finantzatzen da.

Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatuko Federazioaren, ILGA elkartearen (International Lesbian and Gay Association), CESIDAren (coordinadora Estatal del VIH-SIDA, EGKren (Euskadiko Gazte Kontseilua/ Consejo Vasco de la Juventud), ADIren (Kirol Federazio Iberiarra), Bizipozaren eta Donostiako Emakumeen Kontseiluaren kide da.

Eusko Jaurlaritzak Gehitu onura publikoko elkarte gisa aitortu zuen 2006. urtean (88/2006 DEKRETUA, maiatzaren 2koa), Donostiako Udalak Hiritar Merezimendurako Domina eman zion 2004. urtean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak Giza Eskubideen 2009ko Saria. Eremu kulturalago batean, LesGaiCineMad, Madrilgo LGTB Zinemaldiak, 2017ko edizioan Ohorezko Sari bat eman die Gehituk entregatzen duen Sebastiane Sariei.

Gehitu