Inaugurazio Irekiera publiko orokorrarentzat abenduaren 30a, 12:00 — Intxaurrondo Kultur Etxea

Donostia, 2025eko abendua — Intxaurrondo Kultur Etxeak “Gorputzen Errebolta” erakusketa hartuko du 2025eko abenduaren 30etik 2026ko otsailaren 20ra. Nagore Legarreta eta Ramón Zabalegiren lanak biltzen dituen proposamen honek gorputzaren eta generoaren inguruko disidentziaren irakurketa kritikoa eta emozionala eskaintzen du, ikusleari ikuspegi anitzetatik hausnarketa egitera gonbidatuz.

Inaugurazio Irekiera publiko orokorrarentzat — abenduaren 30ean, 12:00etan

Erakusketaren irekieran egileeen erakusketaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta horrekin batera, soinu hizketa bat  ere proposatuko dute, J-3Ø3 musika ekoizle eta DJak eta Akonkagua musikari crossgenderrak. Emanaldi honetan zuzenean soinua eraikiko dute hainbat gailu erabiliz,  bertaratzen direnak erakusketan murgil daitezen.

Erakusketari buruz

“Gorputzen Errebolta”-n, boterea, generoa, zauria, zaurgarritasuna, indarra eta errebeldia bezalako kontzeptuak esploratzen dituzten piezak biltzen dira. Laneko gorputz irudikapen anitzetatik zalantzan jartzen dituzte gure gizartean nagusi diren moduak.

Erakusketan, Legarreta eta Zabalegi, gorputza eta gorputz disidentziak irudikatzen dira hainbat irudikapen eta teknika erabiliz: argazkigintza, ilustrazioa, grabatua eta beste formatu hibrido batzuk. Bere sormen prozesuak akatsak eta inperfekzioak besarkatzen ditu adierazpen potentziaren iturri gisa, pieza bakoitza marruskadura eta elkarrizketa espazio bihurtuz.

Bide honetan, eskuzko sortze prozesuak erabili dira eta funtzio jakin batzuetara bideratuko materialei ez ohiko erabilera ematen dizkiete, material zein esanahiak birziklatuz: ontziekin eraikitako kamerak, tetrabrikekin sortutako grabatu plantxak, liburuak inprimatzeko metalezko xafletan inprimatutako argazkiak…eta abar.

Gizarte-ikuspegia

Erakusketa hau Mugen Gainetik elkarteak —eLankidetzaren laguntzarekin— genero-aniztasunaren eta gizarteratze inklusiboaren arloan garatutako ekimenen barruan kokatzen da. Erakundeak 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du giza eskubideen defentsan, diskriminaziorik eza, ahalduntzea eta genero berdintasuna ardatz hartuta.

Datu praktikoak

• Izenburua: Gorputzen Errebolta

• Egileak: Nagore Legarreta eta Ramon Zabalegi

• Inaugurazioa: abenduaren 30ean, 12:00etan (Erakusketaren azalpena + J-3Ø3 DJak eta Akonkagua musikari crossgenderra)

• Erakusketa irekia: 2025/12/30 – 2026/02/20

• Lekua: Intxaurrondo Kultur Etxea

•Antolatzailea: Mugen Gainetik, eLankidetza eta Donostia Kulturaren laguntzarekin

• Informazio gehiago: Donostia Kultura – Erakusketen agenda (Intxaurrondo Kultur Etxea)

ERAKUSKETAREN DOSSIERRA