Albisteak
“Gipuzkoan bizi diren jatorri latinoamerikarreko biztanleek LGBTI+ kolektiboaren inguruan dituen pertzepzioak” ikerketa argitaratzea
Ikerketaren helburu nagusia Gipuzkoan bizi diren jatorri latinoamerikarreko biztanleek, bai LGTBI+ kolektibokoek, bai zisheteronormatiboek, LGTBI+ kolektiboarekiko dituzten pertzepzioak eta bi aldagaien (genero-sexu identitatea eta jatorria) arteko intersekzioak duen eragina aztertzea da. Biztanleriaren sektore horretako hainbat ahots, bizipen eta ikuspegi bildu ditugu eta, modu osagarrian eta alderaketa bat egite aldera, bertako LGTBI+ biztanleen pertzepzioak eta bizipenak ere jaso ditugu.
Ikerketa hau Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzaturiko proiektu baten bidez sortu da.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest
0 Comments on "“Gipuzkoan bizi diren jatorri latinoamerikarreko biztanleek LGBTI+ kolektiboaren inguruan dituen pertzepzioak” ikerketa argitaratzea"