Hemen ikus ahalko dituzu hedabide ezberdinetan kolaboratuz egiten ditugun podcast-ak eta Youtubeko elkarrikzetak

FAMILIA-EREDUAK: Familia homomarentalak, Izaskun Azurmendirekin

Iruñe Astitz Larunberekin lankidetzan, elkarrizketa hau eskaintzen dizugu, aniztasuneko familien errealitateari buruz gehiago jakin dezazun.

Generoaren autoezagutza, Ilargi Manzanares Etxeberriarekin

Iruñe Astitz Larunberekin lankidetzan, elkarrizketa hau eskaintzen dizugu, generoaren autoezagutzari buruz gehiago jakin dezazun.

LGTBIQ+ mugimendua eta GIBaren eta HIESAren arteko desberdintasuna, Joseba Errekalderekin

Iruñe Astitz Larunberekin lankidetzan, elkarrizketa hau eskaintzen dizugu, LGTBIQ+ mugimendua eta GIBaren eta HIESAren arteko desberdintasunari buruz gehiago jakin dezazun.

“Afektuz ureztatuta” Berria FM podcast-ean

Maider Galardik Berria FMko podcast-ean Mugen Gainetik eta Gehituekin egin duen kolaborazioaren bigarren saioa ekartzen dizuegu hemen.

Oraingoan Gehituko kide den Izei Etxeberria gonbidatu du Maiderrek bere 42. saiora.

Zientzia Politikoetan graduatua da, eta azken aldian harremanei buruzko gogoetak egiten dabil, bere begiradatik eta beregan eragina duten aldagaietatik abiatuta. Atal honetan, neurodibergentziaz eta asexualitateaz arituko gara besteak beste. Entzule batek ere deitu du eta harreman heterosexualei buruzko hausnarketa utzi digu podcastean.

Entzun saioa


“Pilula arrosa ala urdina nahi?” Berria FM podcast-ean

Berria FMko laugarren denboraldia estreinatu berri du Berriak Maider Galardiren gidaritzapean eta lehen saioetan gurekin kolaboratu du. Gure lankidetzaren bozgorailu izan da, beraz, Berria.

Honako podcast honetan Julen Gorosabel pertsona trans ez bitarraren bizipen eta gogoetak entzungo ditugu, “Pilula arrosa ala urdina nahi?” izena jarri dioten elkarrizketan.

Entzun saioa