Eder naiz. Hiru anai-arrebetan zaharrena naiz eta Euskal Ikasketak ikasten ari naiz Gasteizen. Lagunartean egotea izugarri gustatzen zait, baita testuinguru ezberdinetako jendea ezagutzea ere, horrek asko aberasten nauelako. Mendira joatea ere asko gustatzen zait, naturaren begietatik arnasa hartzeko aukera ematen baitu zentzu guztietan. Bertsozalea ere banaiz, eta hitzen jostunen hariei tiraka daramatzat bizitzako urterik gehienak.
NAIZEN eta Loratuz Lotu elkarteetako kide naiz, eta trantsitua egiten duten gazteen bidelagun izaten saiatzen naiz, nere esperientziatik beraiek bide errazagoa izan dezaten. Honetaz gain, hitzaldiak ere ematen ditut tarteka eta besteek trans errealitatearen inguruko informazio egokia izan dezaten saiatzen naiz.